Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

STANLEY & STELLAREKIN HITZARMENA

Eka 2014
 

Negoziatzen denbora luzea eman eta gero, Bruselan egoitza duen Stanley & Stella nazioarteko markak gu aukeratu gaitu Espainian banatze-lanak burutzeko.

Honek izugarri poztu eta indartu egin gaitu. Markaren ezaugarririk nabarmenenak produktuen kalitatea eta diseinua dira, baita ekoizpen jasangarria, birziklapena eta material ekologikoen aldeko beren konpromisoa ere.

Guretzat estrategikoa den hitzarmen honetan uste osoa dugu.