Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

T-FESTA BIGARREN EDIZIOA

Mai 2014

Aurreko edizioko arrakastaren ondoren, abiadan da dagoeneko T-Festaren bigarren edizioa.

Bilbotex izango da aurten ere ekimen honen babesle, artisten eskura bere serigrafia tailerra jarriko duelarik. Uztailaren 3, 4, 5 eta 6an bere stand-a izango du Alhóndigan eta bertan biltzen diren sortzaile berriei laguntza eta aholkularitza eskainiko die.

T-Festa arte eta kamiseten plataforma bat da, hasieratik Bilbotexen babesa jaso duena; beren helburua zera da: kamiseta euskarritzat hartuta adierazpen artistiko berriak hedatzea, sortzaile independenteei euren lana hainbat alderditan erakusteko bide emanez.

DEIALDIA

Deialdia ekainaren 4tik aurrera egongo da irekita eta, bidezko aukerak emateko aiurriari jarraiki, edonork hartu ahal izango du parte. Hala, goraka ari diren artistei laguntzea lortuko da, lan garrantzitsuak burutu arren, hedatzeko baliabiderik ez baitute.

Hartara, parte hartzen duen marka bakoitzeko proposamen bat onartuko da, marka kide batek edo gehiagok osatzen duen gorabehera.

Jadanik ezarritako markak parte izan daitezke, nolabaiteko ibilbide komertziala dutenak, alegia, baina baita proiektu sortu-berriak ere, beren burua aurreneko aldiz T-Festan ezagutzera emango dutenak, hain zuzen.

MODALItateak

Eskarmentudun markek hasi berrien aurka abantailarik izan ez dezaten, bi modalitate egongo dira.
A modalitatea: beren enpresa, marka edo bilduma sortu duten artista, diseinatzaile nahiz taldeentzako bederatzi toki egongo dira. Sortzaile edo talde bakoitzari banakako gune bat emango zaio ekitaldiak dirauen lau egunetan zehar bere lana erakuts dezan.

B modalitatea: hamar toki egongo dira bildumarik burutu ez badute ere, kamiseta oinarritzat hartuta lanen bat egin duten artista eta taldeentzat, bai eta ehun-gaiekin lan egin ez eta saiatu nahi dutenentzat. 
Interesatuek bi kamiseta diseinu aurkeztu beharko dituzte gutxienez, eta lau gehienez. Teknika askea izango da eta hautatutako artista bakoitzeko bi diseinu aukeratuko dira. 

B.1 modalitatea: beren sorkuntzak aurkezten dituzten artistek parada dute, era berean eta nahi izanez gero, b.1 modalitatean parte hartzeko. Bertan bi artista hautatuko dira gehienez, edozein diziplinatako proiektu bat elkarrekin erakusteko, hura erakusgai jartzeko bereziki prestatutako espazio batean. 

Erakusketa hori kanpoko agente batek eramango du eta horrek, besterik ezean, kanpoko artista bat edo gehiago hautatzeko eskubidea izango du.