Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

Serigrafia baino gehiago

Bilbotexen iragana eta orainaldia heterodoxian oinarritzen dira. Serigrafiaren mundura hurbildu ginenean inprimatze mota anitzak ez ezik, erabili beharreko oihal motak ere kontuan izan behar genituela konturatu ginen. Izan ere, oihal bakoitzak erantzun ezberdina du inprimatze teknikaren arabera.

Berekin dakarren zailtasunaren arren, edo beharbada horri esker, bezero bakoitzaren beharrei egokitutako konponbide onena eskain dezakegu. Hori dela medio, gure bezeroaren beharrekiko ikuskera arina, hurbila eta profesionala dugu, aldi berean proiektu berriekiko ikuspegi berriztatzaile eta irekia dugularik.

 

TAILLERRA

18 urteko eskarmentua gure tailerrean du eragina. Bertan, ohiko serigrafia eta serigrafia digitala bateratzen ditugu; lehenengoa 1.000 eta 30.000 ale bitarteko tirada handietarako baliagarria da eta azkena, berriz, 50 unitate edo gutxiagoko tiradetarako ezin hobea.

Markentzako zerbitzuak

Jadanik ezarrita dauden markekin ere badihardugu elkarlanean, nola saltzaileekin hala erakundeekin, bai diseinatzaileekin bai Pradoko Museoarekin, branding-a, marka grafikoa, analisia eta merkatuaren ikerketa bezalako zerbitzuak eskainiz.

Komertzializazioa eta publizitatea

Bilbotexek komertzializaziora, sustapen-oparietara eta publizitatera zuzendutako ehun-gaien aukera zabala dauka, baita zuntzezkoak ez diren beste hainbat produktu ere, adibidez, diseinu eta kalitate oneko enpresa-oparietarako marka eskandinaviarrak edota ekoizpen masibora bideratutako materialak.