Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

SORRERA

Gure historia heterodoxian, eraberritzean eta bezeroaren parte hartzean datza. Dedikazioa eta teknika, material zein formatu berriak probatzeko interesa oinarri dituen historia da gurea.

Bezeroaren beharrak kontuan hartzen ditugu, bai eta konponbide gero eta eraginkorragoak bilatu ere.

Ohiko serigrafia, biniloak edo brodatuak egin, gure bezeroei ehun eta komertzializazio soluzioak eskaintzea da gure eginkizuna, eta horrek oihalak ekoiztea eta markak sortzea, abiaraztea, burutzea, inprimatzea eta etiketatzea hartzen ditu barne.

Konplexutasun honek aldaketetara moldatzeko eta bezero ospetsuekin lan egiteko aukera eman digu. Egun, 15 urte geroago, Bilbotex berrikuntzaren genea mantentzen duen eskarmentu handiko enpresa da.

NORABIDEA

Bilbotexek bezeroari soluzioak eskaintzen jarraitu nahi du. Teknologia eta material berrietara bideratutako produktuen aldeko apustua egiten dugu, internet bidezko produktu eramangarrien integrazioa bermatuz.

Ez da zientzia-fikziozko kontua, etorkizunera moldatzeko gure modua baizik.

TALDEA

Bezeroaren beharrekiko ikuspuntu arina, hurbila eta profesionala daukagu. Gure esperientzia proiektu zein teknika berrien aldeko bokazio berritzaile eta irekiarekin uztartzen dugu.

Horri esker, diseinu xumeak eta material nahiz teknologia berriak ebazteaz gain, planteamendu tekniko konplexuagoak eskatzen dituzten proiektuak ere burutu ditzakegu, esate baterako, internet bidezko produktu eramangarriak integratu.

Etengabe ari gara teknologia eta teknika berriak ikasten eta, honela, bezeroari aholkularitza osoa eman diezaiokegu, bere beharra edozein delarik ere.